Dialektologia
D-060
- Izenburua:
- Grabazio data: 1996-01-19
- Jabea: Euskarabidea-mediateka
- Berriemailea: Felix Iriarte
- Ikertzailea: Irantzu Izeta
- Gai nagusia:
- Gaiak: autobiografia, bertsolari, bizimodua, herria: Arizkun, musika eta dantzak, inauteriak: mozorroak, karrozak, ogibideak: atabalaria
- Bistaratzeko baimena: Librea
- Argitaratzeko baimena: Mugatua
- Soinu kalitatea: Txarra
Herria | Euskalkiak | Mapak |
Zatia | Iraupena | Gaiak | Sumario |
A01 | 00:00:00 00:20:25 |
autobiografia, bizimodua | Hamabi urte besterik ez zituela artzai ibili zen han hemenka. Beranduago bere ama zaintzen egon behar izan zuen, oso gaixorik baitzegoen eta bi urte ohean eman zituen. Bere ama atera gabe ohea nola aldatzen zuen kontatzen du. Beste lanik egin ezean pobre gelditu zen mutilzahar, baina lortu zuen ezkontzea eta umeak izatea ere. Azkenik, alkateak eskeini zion udal atabalari izatea, berak atabala jotzen baitzuen eta horrek lagundu zien. Orain ederki bizi dira: alaba ezkonduta, bi semeak lanean eta bera emaztearekin etxean. Atabalaren inguruan izandako bizitza: txikitan hasi zen, soldadu zelarik bandan egon zen, Amaiurren kontratatua, eta jotzera joaten egindako ateraldi asko: Baztanen hogeitamazazpi urte, Baztandarren Biltzarrean hogeitazortzi urte segidan egona. Berak ez dio egindako lanari garrantziarik ematen besteek ematen dioten arren. |
A02 | 00:20:05 00:25:30 |
herria: Arizkun, musika eta dantzak | Arizkungo dantza taldea eta mutil dantzak famatuak izan dira. Eta soinulariarekin pribilegiatuak ziren. Bezperatan, ostatuan eta askotan egiten ziren dantza eta kantuak. Talde handiak egiten ziren jendea herrian gelditzen baitzen ez zegoelako ateratzeko modurik. Arizkunen lau kotxe zeuden. Berak txirrindula bat erosi zuen. Orain erraztasun guztiekin bizi dira. |
A03 | 00:25:30 00:31:34 |
bertsolari | Bertsotan ere ibili zen bera, txapelketetan parte hartu zuelarik. Artzain zebilela etxe bateko nagusiari esker hasi zen. |
B01 | 00:00:00 00:05:10 |
inauteriak: mozorroak, karrozak, ogibideak: atabalaria | Arizkungo Inauteriak. Erraldoiak ezagutu ditu Arizkunen. Bi motorrekin auto bat eta aeroplanoa bat egin zuten txirringa batekin. Mozorroak ez dira elizan sartzen. Hartza oso elementu garrantzitsua da Arizkunen. Badago karrozen desfilea ere. |
Pista | Artxiboa entzun | Iraupena |
D-060-A | 31:43 | |
D-060-B | 5:15 |