Euskalkiak

Orri honetan euskalkien kokapena eta horiei dagozkien herriak aurkituko dituzu, bi sailkapen desberdinen arabera:  Louis Loucien Bonaparteren sailkapen tradizionala eta Koldo Zuazoren egungo sailkapena. Horietako bakoitzean klik eginez gero, euskalkiaren deskribapena aurkituko duzu, eta horri dagozkion herriak.

  • Egungo sailkapena
  • Tradiziozko sailkapena

Erronkariera

Euskalki hau Erronkariko zazpi herrietan hitz egiten zen (Erronkari, Garde, Burgi, Izaba, Uztarroze, Bidankoze eta Urzainki). Gaur egun itzalirik dago (azken hiztuna: Fidela Bernat +1991).

Bonaparte printzearen lehen sailkapenean erronkariera zuberera motatzat jotzen da ("Espainiako zuberera"). Resurrección María de Azkuek, ordea, sailkapen hau zuzendu eta beregaingo euskalki maila eman zion erronkarierari. Modu berean jokatzen da Orotariko Euskal Hiztegian.

Izan ere, baliteke erronkariera izatea euskalki guztietan diferentziatuena, bere isolamendu geografikoa dela medio: modu harrigarrian uztartzen ditu arkaismoak eta berrikuntzak, bazterretako hizkeretan askotan gertatzen denez.

Erronkariera, hala ere, oso ongi ezagutzen dugu, gal hurren egoteagatik beragatik ikertzaile askoren interesa piztu baitu, biziagoko beste hizkera batzuen kaltetan. Erronkarierazko testu ugari eta luzeak baditugu: bibliaren itzulpenak (Hualde Mayo, Bidankozeko erretorea), karta sortak (Mariano Mendigacha bidankoztarrarenak), ahozko solas transkripzio luzeak (gehienak Koldo Artolarenak), hiztegiak, gramatikak etab.

Erronkarierazko lehenbiziko testua "arnegu" bat da, hau da, apostasi formula bat, euskaraz hitzez hitz transkribatua 1596ko sorgin-juizio batean (Florencio Idoate, La Brujería en Navarra eta sus Documentos, 1978, p. 302). Orduan ere euskara mota hura ulergaitza zitzaien gainerako euskaldunei.

Erronkarin, bertako euskara itzali baino lehen, elebitasun desorekatu bat izan dute urte askotan (Pirinioko beste bi ibarretan bezala), gizonak maizenik erdaraz aritzen baitziren elkarrekin, Bardeetako negualdi luzeetan ikasitako erdaran hain zuzen; emakumeak, berriz, askoz ere euskaldunagoak izaten ziren.

Erronkari eskualde mistoan da.

Euskara mintzatuaren ezaugarri orokorrez gain, Erronkariko euskara honako ezaugarrietan aldentzen da euskara batutik:

Morfologia,(aditza, izena), Fonetika, Lexikoa eta Sintaxia.

MORFOLOGIA

ADITZA

1- Aditz izenek -tan bukaera hartzen dute (euskaraz eskuarki -ten): erraitan, egitan xoaitan, etb. Eta bai xoaitako eta xoaitara (>-tra) ere:

Xoaitan gitun hidiara

Xatan bitur anitx

Ekutan balin bazein ehin

Eta fajoak eramaitan guntia burian llarrainiara

Eta gero gizonak egitan zeia aigaria...

Umiak Franziara ezpartiña egitra

Erabat falta da beste euskalkietako -tzen bukaera:

faltatan balin bazen zerbait, pues atziri! Atziri!

Eragutan balin banien... zomait gaiza

Pues gentan zeia karabineroak keben

2- Aditz izen hauetan berriz agertzen dira Erronkarin -i- duten formak (xoaitan, emoitan), Iparraldeko euskaran eta iparreko goi nafarreraren parte batean bezala (baina ez, berriz, hegoaldeko goi nafarreran eta Erronkarirekin mugakide diren Pirinioko euskalkietan):

3- Lehen pertsona singularreko nork morfemak (batuaz -t: dut, dakit), forma arkaiko bat du: -d edo -r (Bonapartek zioenez -d eta -r ren arteko soinua zen, nahiz ez den oso argi ulertzen horrek zer esan nahi duen): dur/dud, dakir/dakid:

Xatan bitur anitx

Nik ez dakiar nola erakasi al gunien

entelegatu duna zer erran duran?

Eztura erraitan?

4- Erronkarin errespetuzko alokutibo berezia erabiltzen zen, zuketz delakoa, Zuberoan eta Nafarroa beherean ere erabilia, baina Espainiako beste euskalkietan ezezaguna.

5- -a- agertzen da aditz sintetikoen lehenaldian:

Baia ordian mitilak zaudia oletan

Tio korrek bizakin... bide

6- Zaraitzu eta Luzaiden bezala, aditz iragankorretako hirugarren pertsona pluraleko morfema -e da (batuaz -te): die, zein (alokutiboz zeia) `dute, zuten´:

Ekutan balin bazein ehin

Ezi mitilek ez bizein nahi

banek egoixtan zeia kastaña, beste banek inzagur, beste bat... sagar! eta deiru ere bai

7- Iragankorretako bigarren pertsona pluralaren morfema -zei da (batuaz -zue):

Bordaureki eta guzietarik; zer ustezei?

8- bait- aurrizki erlatibo-kausazkoa bit- itxurapean ageri da Erronkarin:

Xatan bitur anitx

Ezi mitilek ez bizein nahi

Tio korrek bizakin... bide

9- Zaraitzueran bezala, izan laguntzaile iragangaitzaren lehenaldia erregularizatu da, -za- erroa (<izan) erabiliz: nintzan, zintzan, gintzan:

Mendian! xoaitan ginzenian trabajatra

Baina batzutan forma orokorragoekin zalantzak izaten dira:

Xoaitan ginenian gaiaz zakuto bateki 

10- Ahalkera iragankorretan -iro- erroa erabiltzen da, Espainiako beste euskalkietan ezezaguna. Eskuarki forma sinkopatuan: droker etb.

11- Aditzetako -tu morfemak -tun aldaki bat ageri du, antza (baina agian inoizkako fenomenoa baizik ez da):

Baratun gizia muga...

Eta eltun gizia punto batra

12- Aditzen geroaldia egiteko -en atzizkia erabiltzen da bai eta bokalez bukatzen diren aditzetan ere:

Igarrien ginzela, que ya podríamos pasar

IZENA

13- Adlatiboa -ara da (cf. zaraitzueraz eta zubereraz -ala; beste euskalkietan -ra). Atzizki honek -an lokatiboak bezalakoxe portaera du, hau da, kontsonantez hasiko balitz bezala: mendiara, bordara (mendian, bordan bezala) baina lurreara, -e- loturazko bokal batekin (lurrean bezala):

Xoaitan gitun hidiara

Guziak mendiara

Bat lurriaraino

Baina erakusleetan -at erabiltzen da, Iparraldeko euskaran bezala:

"Esta ez´ztei xuan korrat! xi´ztei konat!

Korrat dun peligro andi!

14- Soziatiboa -eki da (batuaz -ekin):

Pues gero ni aziendareki mendiala

Aitatameki solo

Guazen aingurieki/arkanxalieki

15- Erakusleetan hasierako k- bat ageri da, zaraitzueran bezala (aezkeran g-):

Orai artian bai, eztakiar, daudenak korietan.

Orai keben

Agian ehin, edo berrehin edo kolaxet, txiki

Enaguak eta bordauak korradraino

ide kontarik

Kuek gisa! Kuen gisa ez

Eta kan emoitan zeia...

Tio korrek bizakin... bide

Baina zenbait erabilera bazterrekotan, hala nola hori errespetuzko izenordean, k- gabeko formak erabiltzen dira, agian beste euskalki batetik inportatuak:

Onki ta horrek?

16- Normal erebiltzen da ene posesiboa, euskalki gehienetan bere jatorrizko funtziotik lekutua:

Eta ni xoaitan zrenian ene aitatamak ordeñatra

17- Artzai, arrai, etb. bezalako hitzetan erronkarierak -ai gisako formak ditu beti, zubereran eta iparraldeko euskaran ez bezala (-ain) eta Espainiako euskalki zentralekin bat (baztanera ezik).

18- Hegoaldeko goi nafarreran, zaraitzueran eta aezkeran bezala nor eta nork kasuak berezten ditu deklinabide pluralean (-ak/-ek):

Baina batzutan zalantzak ikusten dira, agian euskalkiaren erosioagatik:

Eta gero gizonak egitan zeia aigaria...

Pues gentan zeia karabineroak keben

19- Erronkarierak zilegi du sintagma mugagabeak libre erabiltzea, bai eta gaur euskalki gehienek debeku luketen kasuetan ere (arkaismoa): oskireki, bordaureki, klaboreki:

Eta xoaitan gitia oskireki eta klaboreki et´oro

Korrat dun peligro andi!

20- nondik kasuko plurala eta mugagabea -tarik egiten da, hegoaldeko goi nafarrera, baztanera eta Ultzamako euskaran bezala:

Bordaureki eta guzietarik; zer ustezei?

ide kontarik

21- Beste kasuetarako -ti(k) erabiltzen bada ere, toki izenetan -rik agertzen da berriro (arkaismoa da):

Bat gunia ta xin gizia Uruñarik

22- Noraino kasua egiteko -adraino, -aradraino atzizki harrigarria erabiltzen da (lehen osagaia -ara adlatiboa da noski). -d- hori, dudarik gabe *daino (<*edin) adizkiaren hondarki bat da, Mitxelenak dioenez -raino atzizkiaren osagaia baita:

Enaguak eta bordauak korradraino

Eta Zaragozadraino

hasta mayo, pasábamos, maiatzaradraino

Baina aldizka -raino forma orokorra ere agertzen da:

Bat lurriaraino

FONETIKA

23- Erronkarieraren ezaugarririk deigarriena, zubereran ere ezaguna, sonante ondoko ahoskabeak ez ahostuntzea da: hanti, kebenko, onki, etb:

Onki ta horrek?

Baso batentako

Eta eltun gizia punto batra

Eta amaborz urtetan oiltun zeia... Franziara, niri

Aber onki egitan dugunez ezpartiña

Eta bueltatu zeia atziri, bortia ganti, pa España

laguntu zeia neskaxo... gaxa

24- au diptongoa batzutan ai bihurtzen da, zubereran bezala: gai, gaiza, jeina:

Xoaitan ginenian gaiaz zakuto bateki

Eragutan balin banien... zomait gaiza

25- Eta, eraberean eu ere batzutan ei:

Ekutan balin bazein ehin

Ehin duro kajonian, z(r)ia abrats,

26- Oso maiz gertatzen da hitz barreneko bokal bat galtzea (sinkopa):

*Apelatiboetan (abrats, obro, Erribra, abre etb):

Ehin duro kajonian, z(r)ia abrats,

Bizi nun ni hogeitalaur urte obro ezik ama

ene tenpran, urte batez, utzu guntia

*Deklinabide eta adizkietan: -tra (<-tera), -truk (-<turik) zren (<ziren), zra (<zara). Baina cf. -tarik, beti sinkoparik gabe:

Etse guzietra

Ezpartiñaren egitra

27- Erronkarieraren (eta zubereraren) ezaugarri dira uturri (< iturri), Uruña (<Iruña) gisako asimilazioak, hau da i...u, e...u > u...u: Uturri, gaztulu, ainguru, bagunu (<baginu edo bagenu), utzu:

Guazen aingurieki/arkanxalieki

Bat gunia ta xin gizia Uruñarik

ene tenpran, urte batez, utzu guntia

Baina kontrako asimilazioa ere agertzen da aldizka (i-ren alde):

Baia ordian mitilak zaudia oletan

28- -ea- hiatoa -ia- ebakitzen da, beste hainbat euskalkitan bezala:

Nahiz eta horretan ere zalantzak diren:

Gore erregiaren/Xinko Semearen/adorazera

29- -oa- hiatoa, berriz, hobeki mantentzen da:

baina batzutan -ua- aditzen da:

Guazen aingurieki/arkanxalieki

30- -ua- -ue- hiatoak -ia- -ie- ebakitzen dira, Zuberoan eta Nafarroa Behereko parte batean bezala: buria, gunien (<*gunuen, cf. bagunu), guntien (<*guntuen) guzia (<*guzua; tema soila guzu, cf. deklinabidean guzutik etb), dien erlatibo forma (cf forma lotugabea du):

Etsokandria emoiten diena ogia

paper batan, dozena... guntienak

31- Jan, joan, jautsi, etb bezalako hitzetan hasierako soinua x- da erronkarieraz, aezkera, zaraitzuera eta hegoaldeko goi nafarreraren parte batean bezala: xan, xoan, etb:

Gaztelerazko jota mailegu berrietan baizik ez da aditzen:

Ehin duro kajonian, z(r)ia abrats,

Baina ez mailegu zahar xamarretan:

Guazen aingurieki/arkanxalieki

32- Erronkarierak oso kontrakzio gutxi egiten ditu. Amaren, amareki etb. aditzen dira, forma idatzian bezalaxe:

Pues gero ni aziendareki mendiala

Lau pezetareki bueltatu Uztarrozera 

33- Ez dago bokal harmoniarik.

34- Bere horretantxe eusten zaio erdarazko -ón atzizkiari, hegoaldeko goi nafarreran eta iparraldeko goi nafarrera gehienean bezala (cf. beste euskalki gehienetan -oi(n)): kajona, montona, millona... etb:

Ehin duro kajonian, z(r)ia abrats,

Orai millonak

35- Bait- aurrizkiak (erronkariera beit-/bit-) adizki bati lotzean sortzen dituen aldaketak ez dira batuan gertatzen diren berberak, baizik hegoaldeko goi nafarreran izaten direnak: bigunien (=baikenuen), bizen (=baitzen), baina bitago (=baitago), batuaz bezala:

Xatan bitur anitx

Bitago anix lan mendian

Ezi mitilek ez bizein nahi

Tio korrek bizakin... bide

36- Ez dago i-ren ondoko asimilazio bustidurarik:

Soinu sabaikariak (ll, tt, ñ) txikigarrietan eta maileguetan baizik ez dira aditzen:

LEXIKOA

Lexikoan ere, beste alderdi guztietan bezala, erronkariera oso euskalki karakterizatua da.

37- Alde batetik hitz eta aldaera asko ditu bere-bereak, edo soilik zubererarekin bat dituenak, hala nola ekun `izan iragankorra´ (cf. Iparraldeko euskaran ukhan, ukhen), erkin `atera´, txiki `gutxi´, hiror `hiru´, ñotto `txiki´, bana `batzuk´, borta `ate´, aigari `afari´, deiru `diru´, intzagur `intxaur´, etse `etxe´, emon `eman´ (bizkaieran bezala), ler `pinua´, oiltu `bidali´, atziri `atzera´, izari ´jarri´, gentu `kendu´, ganti `barrena, zehar´ (zuberera eta behenafarreraz gainti, gaindi):

38- Beste hitz eta aldaera asko baditu, bestalde, Nafarroako Pirinioko hizkerekin (zaraitzuera eta aezkera) bat dituenak: ele `hitz´, eta ele erran `hitzegin´ (cf. aezkeraz elekatu), baia ´baina´, eur `inor (zaraitzueraz ior), eragu `ekarri´, igari `pasa´.

39- Erronkarieraren berezgarri diren beste hitz batzuk azken buruan arkaismoak besterik ez dira, behiala oso zabalduak Euskal Herrian eta Erronkarin gaurdaino iraun dutenak: kaur `hau´, laur `lau´, ola `etxola, txabola´, solo `bakarrik´(cf. Leizarraga solament).

40- Bestalde, erronkariera sartalde eite garbiko euskalkia da, hots, hitz eta aldaera asko bat dituela Iparraldeko euskalkiekin: zomat `zenbat´, egotzi `bota´, orai `orain´, aitzin `aurre´, gibel `atze´, xin `etorri´, artio `arte´, baratu `gelditu´, bortu `mendia, Pirinioa´.

SINTAXIA

41- Lehen aipatu zuketz tratamentu alokutiboaz gain, erronkarierak beste errespetu tratamentu bat erabiltzen zuen, erdararenaren antzekoa: horrek izenordea erabiliz eta aditza hirugarren pertsonan jokatuz. Badirudi izenordearen formak berak (cf. korrek erronkarierazko izenordea) kanpoko inportazioa salatzen duela:

Onki ta horrek?

42- Zilegi da aditz izenen objetua genitiboan joatea:

43- Zuberera eta aezkeran bezala -a atzizki geldegilea erabiltzen da (galdera absolutuetan):

entelegatu duna zer erran duran?

Eztura erraitan?

44- Konparatiboak egiteko ezik partikula erabiltzen da konparaburuaren aurretik jarrita (cf. Sakanako euskaran ze):

45- Zehar galdera absolutuetan -nez atzizkia erabiltzen da, aezkeran eta zaraitzueran bezala:

Aber onki egitan dugunez ezpartiña

46- Joera handia du erlatiboak atzean paratzeko. Erdarakada izan liteke, baina gauza bera agertzen da behin eta berriz Mendigatxaren kartetan, eta azken buruan segur aski arkaismo bat da (cf. Leizarraga anhitz Saindu lo ceunçanen gorputzac iaiqui citecen eta antzekoak):

Eta tio eramaitan guniena lagun

About The Author