Euskalkiak

Orri honetan euskalkien kokapena eta horiei dagozkien herriak aurkituko dituzu, bi sailkapen desberdinen arabera:  Louis Loucien Bonaparteren sailkapen tradizionala eta Koldo Zuazoren egungo sailkapena. Horietako bakoitzean klik eginez gero, euskalkiaren deskribapena aurkituko duzu, eta horri dagozkion herriak.

  • Egungo sailkapena
  • Tradiziozko sailkapena

Lapurtera

Zugarramurdin eta Urdazubin mintzatzen den hizkera da. Bi herri hauek, izan ere, administrazioz Nafarroa Garaikoa badira ere, hizkuntzaz eta kokapen geografikoaz Lapurdirekin ahaidetasun handia dute.

Euskara mintzatuaren ezaugarri orokorrez gain [link], bi herrietako euskara ezaugarri hauetan aldentzen da batueratik:

Morfologia (aditza,izena)/Fonetika/Lexikoa/Sintaxia

MORFOLOGIA

Aditza

1- Lapurteran -a- agertzen da adizki sintetikoen lehenaldian: zaraman, nakien, zakien, ... etab. (batua zeraman, nekie, zekien... etab.):

banakien

2- Aditza laguntzailez jokatzean ez dira sortzen iparraldeko goi nafarreran adina kontrakzio. Baina bai, berriz behar eta nahi + laguntzaile erakoetan: ereim beaut [erein behar dut]:

errateutes

Azpilkuetara ganbehaut

3- Euskalki honetan estandarraz kanpoko makina bat adizki aditzen dira. Batuazko bertsioak argitzen du kasuan kasuko baliokidea zein den: diozkat [dizkiot], diotza [dizkio]...:

izain zuen bere eskubidea emen

ezpaitakit nik ordun nola izain zien bainon 

4- -n akabera duten aditzetan (edan, egon, izan etab), geroaldiko forma egiteko -en erabiltzen da. Eskuarki -ain ebakitzen da: yain [janen].

5- Sarako lapurteran, bestalde Nor-Nori-Nork adizkiak osatzeko -erau- erroa ere erabiltzen da: datzute [dizuete].

6-Nafarroako euskararen joera orokorra da (beraz ez bereizgarria) aditzetako Nor-nork eta nor-nori-nork sailak nahastea (eskuarki bigarren saila gailen delarik). Zugarramurdin eta Urdazubin, berriz, lehendabiziko saila gehiago erabiltzen da.

7-lako kausa atzizkiak lakotz aldakia du: eztakizulakotz eztuzu errain:

bazuelakotz eskubidea 

8- Subjuntibo eta aginterazko formak, baita ahalerazkoetan ere, sortzerakoan Sarako lapurtera aditz erroaz baliatzen da eskuarki.

9-diet, diezu, zien, zaie, etab. bezalakoen ordez, eremu honetan diotet (=diet), zioten (=zien), zaiote (=zaie) erako adizkiak aditzen dira maizenik, hau da, -ote- erabiltzen dela -e-ren ordez.

IZENA

10- Pluralean beti bereizten dira nor eta nork (-ak eta -ek).

11- Genitibo singularraren kontrakzio ohikoa -ain da.

12- Nora kasuko atzizkia -rat da:

horrat

13- Erdarazko -ón bukaera -oin gisara moldatzen da (batuaz maizenik -oi):

arrazoina gainetik nola ematen dioten

14- Erdarazko -(c)ión atzizkia -zione gisara moldatu da:

kontribuzioneak e bai 

15-Zenbakietan -tan erakoak aditzen dira maizenik: hirutan hogei, lautan hogei (=hirurogei, laurogei). Gainera bi(d)a (bide) erabiltzen da bi zenbakia izenorde denerako.

FONETIKA

16-Garai bateko r/d nahasketa baten arrastoak nabari dira (nahiz gaur egun, antza, ez dagoen). Batez ere -da- nori (niri) morfeman (didan, zidan, etab): idatze [iratze]:

bainon, klaro nik dena  

17- i-ren ondoko n edo l-aren asimilazio bustidurarik ez dago gehienetan: zikinak; azila...:

nik franko zaila ikusteut orren konpostura 

18- Deklinabidean, -ea (etxea) ebakitzen da maizenik, Saran -ia da berriz.

larrean ateratzen zuten luberria 

hemengo yendea akituko garela instantean

19- Deklinabidean, -oa (beroa) ebakitzen da maizenik:

20- Ez dago bokal harmoniarik (dirua>dirue, ogia>ogie):

larrean ateratzen zuten luberria

hemengo yendeak ia zaartu ga

21- Bokalen arteko kontsonante ahostunak maiz galtzen dira: laumbata [larunbata]:

hemengo yendeak ia zaartu ga

22- Jan, jarri, jende eta antzeko hitzetan hasierako soinua y- da:

hemengo yendeak ia zaartu ga

23- Hasperena bazegoen Sarako lapurteran, baina gero eta gutxiago ahoskatzen da egun. Sarako lapurteran galtzen ari dela esan liteke, eta hitz batzuetan besterik ez da erabiltzen. Urdazubi eta Zugarramurdiko hizkeran hasperenaren arrastoak gelditzen ziren hainbat hitzetan: ajoa [ahoa], ojea [ohea].

LEXIKOA

24- Sarako lapurteraren lexikoa, bide den bezala, erabat ekialdekoa da. Hemengo hitz eta aldaki asko Iparraldeko euskaran usatzen direnak dira: anitz [asko]´; guzi [guzti]; orai [orain]; artio [arte]; ontsa [ongi]nior [inor]; ukan [izan, eduki].

25- Bere kokaera dela medio, frantsesetiko mailegu franko ere erabiltzen ditu: muntra [erlojua].

SINTAXIA

26- -ten ahal perifrasia erabiltzen da ahalkerarako: ezpaitaki eztu erraten al:

biek ez dute izaten aal 

27- -te/-tze erako aditz izenek (ikuste, hartze, etb...) zilegi dute objetoa genitiboan jartzea.

28- -bait erabiltzen da erlatibozko esaldietan.

29- Batzutan izen sintagma baten datiboarekiko komunztadura egin gabe agertzen da adizkian.

30- Iparraldeko euskaran bezala eta Iparraldeko goi nafarreraren parte batean bezala –larik atzizkiak -nean  atzizkiaren denbora funtzioak bereganatu ditu:  Baztan torri zelaik.

About The Author