Bildumak

Bildumak

Hau da Mediatekako bildumen zerrenda. Audioak, bideoak eta testuak dira, motaren arabera sailkatuta.

Ahozko Tradizioaren Bilduma-V (Malerreka)

Ahozko Tradizioaren Bilduma Nafarroako Gobernuaren eta hainbat mankomunitate eta udalen arteko lankidetzaren ondorioa da. Erakunde horiek Nafarroako hainbat eskualdetako euskara eta ahozko tradizioaren gaineko ikerketak bultzatu dituzte. Horietan, ikertutako eskualdeetako euskaldunei egindako elkarrizketak entzun daitezke. Lekukotasun horien bitartez, bizimodu, kultura, tradizio, mitologia eta kondairetatik ikasitako tradizioarekin lotutako gaiak ezagutzeaz gainera, eremu horietan euskarak sorturiko tokian tokiko mintzairen berri argia ematen da.

Dokumentua Herriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Berriemailea
ATB-MLR-V001 Ukendua prestatzea eta zingira zinatzea. Joxepa Loiarte.
ATB-MLR-V002 Erlauntza egiten. Euskakio Mutuberria.
ATB-MLR-V003 Aulkia egiten. Bittoriano Arzuaga.